Dantza, bere pasioa

Juanita Unzueta edo ‘Señorita Juanita’ dantza klasikoaren eta, oro har, dantzaren errefentea izan da Eibarren. Horregatik, dizipulu, dantzari, koreografo eta musikariek omenaldi bat eskaini nahi diote bere heriotzaren lehen urtemugan. Ikusizunean Eibarko dantzaren gaur egungo panorama ikusi ahal zango da, Juanita Unzuetak urte askoan Ballet Eibarrés akademian egindako lanaren herentzia.

Ikuskizunean Ballet Eibarrés, Dantza Kontenporaneo taldea, Kezka, Koru Gaztea eta Musika Eskolako akordoi taldea izango dira. Horietaz gain, Portugaleten dantza akademia bat zuzentzen duen Pilar Aguirregomezkortak, Maite Lorenzok eta Iker Gómez koreografo eibartarrak hartuko dute parte. Azken hau, lana dela eta, ezingo da bertan egon, baina proiekzio baten bitartez sartuko da. “Guztiak omenaldiarekin konprometitu nahi izan dira, Juanitak ere ekitaldi guztietan parte hartzen zuelako”, adierazi du PIli Alonso Ballet Eibarrés-eko gaur egungo zuzendariak.

Ez dugu ezer berezia prestatu, baina berari gustatzen zitzaizkion dantza asko eskainiko dira. Ez dira dantza klasikoak bakarrik, modernoagoak ere badaude”, azaldu du Pili Alonsok.

Juanita Unzueta Eibarren jaio zen 1924an; eta “gerrako ume” bezala Errusiara joan behar izan zuen. Han, Leningrado eta Mosku bitartean bizi izan zen dantza irakasle moduan, eta oso pertsonaia garrantzitsuen aurrean jardun zuen. Bolshoi antzerkiko Vladimir Bieli izan zen bere irakasleetako bat.  1956an Eibarrera bueltatu zen eta Ballet Eibarrés sortzeko ametsa errealitate bihurtu zuen. Hasieran bere etxean zabaldu zuen akademia, Jardiñeta kalean, eta ondoren Urtzaile kalera joan zen. Lokal horretatik ehundaka eibartar pasatu ziren.

Sarrera: 5 €

Zer
Noiz 2018/04/27
20:30 - 22:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal