Eibarko Udala
2022/05/06 18:30
-
2022/05/29 20:30
Argazkilaritza maiatzean   Erakusketa   Argazkilaritza   Eibarko Klub Deportiboa

Dance de l’eau - Elena Plaza

PORTALEA

Proiektu hau dantzak pizten didan liluratik jaio da, eta bertako irudiak “Danza en Valores” kolektiboko “soy Primario” kultur elkarteko partaideei egin zitzaizkien, zeinek dantza eskubide unibertsal moduan sentitzen duten, eta praktika artistikoa komunikaziorako erreminta bezala hartzen, emigrazioa, arrazismoa, genero-indarkeria eta ingurumenaren babesa bezalako gaur egungo arazo sozialak salatzeko. Hainbat ikuskizunetan izan nintzen haien mugimenduak betikotzeko, eta auzi sozial horiek bistaratzeko egiten duten borroka azaltzeko, eta ingurumenari eta gizakiari zor zaien errespetuaren garrantziaz kontzientziatzeko egiten duten ahalegina jaso nuen.
Erakusketa honetan dantzarien irudiak batzen ditut medusa dantzarienekin, paralelismo bat sortuz itsas-animali horien (itsas-malkoak) -ditugun izakirik antzinakoenetakoak-, eta gizateriaren historiako manifestazio artistiko lehenetako baten artean.
Erakusketako diptiko eta triptikoetan medusek eta dantzariek elkarrekin dantzatzen dute koreografia berari jarraituko baliote bezala, batasun perfektuan; batzuek zein besteek beren gorputzetako urek batuta... Medusak ur dira % 98an eta gizakia % 80 ur dela jaiotzen da, gero % 60era jaisten bada ere... Ez dadila ikuskizuna gelditu!

* Asteartetik igandera: 18:30 - 20:30