Conjuro

Yunke, egungo ilusionista harrigarrienetakoak misterio, edertasun eta arriskuz betetzen du bere magia. Bere “ilusio handiak” beldurgarriak direnez eta bere edertasuna eszenatokian hipnotikoa denez, sari ugari jasotzeaz gain, mundu erdiko telebista kate ospetsuenak lehiatzen dira bere partaidetza eskuratzeko. Yunkek berak azaltzen duenez, dena zazpi urte zituenean hasi zen, lagun batek bere aurrean egurrezko makilatxoekin joko batzuk egin zituenen. Hain handia izan zen sortu zion harridura, geroztik etenik gabe lanean aritu dela gaur dagoen gailurrera heldu arte. Conjuro ikuskizunean, Magiaren Olimpora eraman dioten betiko joko kutunak, bere azken magia sormenekin tartekatzen dira. Berau dugu Yunkeren ikuskizun borobil eta ospetsuena. Jardunaldietan ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dira. Lehena arratsaldeko 5etan, bereziki haurrei zuzendua, baina bere ikusgarritasun osoa mantenduz. Bigarren emanaldia 20,30etan, Yunke bera, Conjuro berdinarekin, magia harrigarriena ikusle mota guztientzat.

 

 

Yunke - Castellón 

Iraupena: 80 minutos

Prezioa: 12 €colis

Zer
Noiz 2016/03/06
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal