¡Como en casa ni hablar!

 

Faemino eta Cansado, Carlos eta Javierrek bere ibilbide artistikoa Madrilen hasi zuten kale emanaldiekin, ondoren tabernetan sartu ziren, gero ohartu gabe, antzokiak betetzeari ekin zioten eta azkenean telebista mundura jauzi egin zuten, programa propio bat izatea lortu zutelarik. Beraien umorea zerbait bada bakarra, propioa, zuzena, aberatsa imitaezina,… da. Batzuk diote sailkaezina dela, egia da, baina baita ere, absurdoa eta surrealista eta beti azkarra. Gutxitan ikuskizunaren izenburuak bat egiten du egileen asmo eta nahiekin oraingoan bezala: ¡Como en casa ni hablar! Faemino eta Cansadok ikuskizun honekin heldutasuna baino haratago dagoena eskuratzen dute. Badira urte batzuk osotasuna lortu zutela. Ze asmo daukate ikuskizun berritzaile honekin? Nahi, esaten dena nahi, ez dute ezer nahi, zerbait nahi izatekotan, nahiko lukete, ikusleak gutxienez emanaldian zehar hogeita hiru aldiz barre egitea, pertsona bezala hobeagotzea eta bizitzari zentzua aurkitzea emanaldia bukatzen denerako. Zalantzarik gabe Faemino eta Casado jenialtasunaren sinonimo dira eta guretzat pribilegio handia beraien emanaldia eskaintzea.

 

Faemino y Cansado - MADRID 

Antzezleak: Carlos Faemino, Javier Cansado

Argiztapena eta Soinua: Mariano Muñoz

Zuzendaritza: Carlos Faemino, Javier Cansado

Iraupena: 90 min.

Prezioa: 15 €   

 

Zer
Noiz 2016/02/28
20:30 - 22:00
Non Hezkuntza Esparrua
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal