Eibarko Udala

2016/03/05 20:30-22:15

XXXIX ANTZERKI JARDUNALDIAK

Chihuahua Cabaret

Hezkuntza Esparrua

 

Teatro Mutantek, konpainia ausart eta distiratsuak, krisi garaietarako musikal kritiko, ironiko, euskal- mexikarra eta zonbi samar hau sortu du. Taldekoak diote hemengo giro petrala uxatzeko, haratagoko munduan sortutako exorzismoa dela emanaldia. Hiritar bat etxera itzultzen ari da bere automobilean basoerdi batzuekin gainean. Gertatzen da gertatu beharrekoa… “Beste bizitzan”, taberna-zulo mexikar batean esnatzen da, alboan Amy Winehouse, Marilyn Monroe, Liza Minelli, Montserrat Caballé… ditu eta baita ere mexikar kutsuko Sabino Arana bat. Korrido eta mexikar herri kanten artean gorpuak gau zoragarri eta ahaztezin bat igaroko du. Kolorez beteriko ikuskizuna. Kabareta, benetako kabareta, non pertsonaia bakoitzak, kanta bakoitzak, keinu bakoitzak badu bigarren irakurketa bat, edozein unetan gaurkotasunari lotutako aipamenak aurkituko ditugularik, Hunkidura handia sortzen duen musikal honek, ikuslea lehen minututik bereganatzea lortzen du eta horregatik emanaldiaren bukaeran txalo zaparradak barre algaren tokia hartuko dute.

 

Teatro Mutante - Bizkaia 

Antzezleak: Enriqueta Vega, Lander Otaola, Mitxel Santamarina, Diego Pérez, Quique Gago, Irene Bau, Ylenia Baglietto.

Jantziak: Enriqueta Vega, Fernando Arzuaga.

Eszenografia: José Ibarrola.

Argiztapena: Iñaki García

Zuzendaritza: Felipe Loza

Iraupena: 100 min.

Prezioa:12 €