- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/cenicienta-siglo-xxi
- Cenicienta Siglo XXI
- 2019-10-12T17:00:00+02:00
- 2019-10-12T18:30:00+02:00
Cenicienta Siglo XXI
COLISEO ANTZOKIA
Zer gertatuko litzateke ipuin klasikoak kontatzerakoan argumentoak mantendu, baina hainbestetan agertzen diren genero rolak ezabatuko bagenitu? ‘Cenicienta Siglo XXI’ lanak galdera horri erantzuten dio, ikusi behar ditugun aldaketa handien protagonista nagusiak eserlekueta dauden horiek direla oinarri moduan hartuta. Eserita daude eta guk geuk egin genuen ipuin berberekin barre egiteko, hunkitzeko, amets egiteko eta maitatzeko gogoa daukate. Teatro de Maltaren bertsioak zera planteatzen du: La Cenicienta interpretatzea ipuin klasikoaren gertaerak aldatu gabe, baina bertan agertzen diren genero rolak aldatuz. Horrela, gure printzea ona, sentikorra eta ameslaria da eta erreskatea behar du, eta gure Errauskine sendoa, argia, independentea, ausarta eta izakera gogorrekoa da.
Clown-talde musikal bat eszenatokian sartzen da bat-batean, eta ipuina antzezten dute. Eszena eta musika interpretazioen artean, kontakizunaren gertaerak bata bestearen atzetik aipatzen dituzte, jaiaren osteko momentura iritsi arte. Errauskine, itxaron beharrean, etxetik joaten da bere bihotzmina partekatzeko asmoz. Hor kontatzen dutenez, abentura horretan Errauskinek clown-taldearekin egin zuen topo, eurekin elkartu zen eta printzea erreskatatu zuten.
TEATRO DE MALTA
Antzezleak: Delfín Caset, Oti Manzano, David Bueno, Paloma Vidal.
Zuzendaritza: Marta Torres.
Sarrera: 5 €