BooktuberBoom lehiaketaren azken egunak

 

BooktuberBoom. EAEko I Booktuber lehiaketa

Zer da: Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa da BOOKTUBERBOOM. Liburutegi Sarearen bidez jarri da martxan

Zertarako:

  • EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko
  • EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea.

Norentzat: EAEko 14-18 urte bitarteko gazteentzat

Noiz arte: 2017ko urriaren 24a, 00:00ak arte.

Zer egin behar da: Euskaraz idatzita dagoen liburu bat irakurri, hartu kamera, mugikorra edo tableta eta grabatu liburu horri buruzko iruzkinaren bideoa. Informazio gehiago: https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/

Urriaren 7an Eibarko liburutegian “kedada” ofiziala antolatuko dugu arratsaldeko 5etan. Iban Garcia Youtuberra izango da “kedada” honetan dinamizatzaile eta booktubeak nola egin erakutsiko digu: liburuaren aukeraketa, espazioaren prestaketa, argia, gidoia nola egin, grabaziorako jakin beharrekoak, edizioa, etab

Zer
Noiz 2017/10/07
17:00 - 19:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal