- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/bideo-forum-a-201ccamino-a-la-escuela201d-dokumentala-oinarri-izanik
- Bideo forum-a “CAMINO A LA ESCUELA” dokumentala oinarri izanik.
- 2016-04-25T17:30:00+02:00
- 2016-04-25T18:30:00+02:00
Bideo forum-a “CAMINO A LA ESCUELA” dokumentala oinarri izanik.
Umeen Liburutegia
Umeekin tailerra landuko da beraien egunerokotasunean eskolara joateko egin ohi dutena aztertuz, hau da: NORA; NOLA; NOREKIN? galderei erantzungo dien galdera horiek eta dokumentalean ageri diren beste neskato eta mutilen istoriak alderatuz.
Zuzendaria: Pascal Plisson. Generoa: Dokumentala. 75 minutu. Dokumentalaren zati batzuk proiektatuko dira
Herrialdea: Frantzia.
Urtea:2013.
Jatorriko izenburua: ‘Sur le chemin de l’école’. Lau haurren benetako historia jaso du Pascal Plisson dokumentalistak. Jackson, Carlitos, Zahira eta Samuel; bakoitza bere herrialdean bizi da, eta kultura ezberdinak dituzte, baina gauza batek berdintzen ditu: laurak oinez joaten dira eskolara, eta bidean zailtasun eta arriskuak dituzte. Laurek dute, ordea, ikasteko grina bizia, eta etorkizun hobea izateko itxaropena.