Eibarko Udala
2024/03/21 19:00-20:00
drama   Opera   Antzerkia   XLVII ANTZERKI JARDUNALDIAK

Badon

COLISEO ANTZOKIA

Herria / Gipuzkoa
BADON

Orkestra fosoan dago. Musika hasten da eta teloia jaitsita dago, iluntasuna. Norbaitek teloia astindu du. Zenbat ote daude? Arriskuan ote gaude? Orroak ere entzuten dira, ihes egin nahi duen norbaitenak bezalakoak. Edo barreak dira? Gogorarazten digu... Gogorarazten digu... Ez dakit zer gogorarazten digun. Teloiaren eta lurraren arteko zulotik argia agertu da. Zerbait dator. Zerbait gerturatzen ari da. Ekarri duzu?
Badon* opera postdramatiko bat da, non 5 koadroren bitartez genealogia propio bati atea irekitzen zaion. Plaza bat non oraina hackeatzen den etorkizunari buruz hitz egiteko.

60 min.
ÓPERA POSTDRAMATIKOA

EUSKARAZ
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga, Marina Suarez
Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate
Dramaturgia: Ópera postdramática
Musika zuzenenan: Ines Osinaga

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen