Eibarko Udala
2026/07/10 22:00
DANTZA

Aztura

Bizikleta plaza

2026an 10 urte beteko dituen NODE konpainiak Aztura lana estreinatuko du. Aztura konpainiaren bi pieza enblematiko batzearen emaitza da: Batu eta Basandere. Baina askoz haratago doa. Lan horien jarraipena egin, eta ikuskizun berri bat sortu da.

Hiru antzezle eszenan: bi dantzari eta abeslari liriko bat. Euskal folklorean barrena egindako bidaia da, begirada garaikide batetik. Tradizioen eta mitologiaren berrikuspena, genero-ikuspegiaz, justizia klimatikoaz eta lurralde-identitateaz hitz egiten den gunea.