Eibarko Udala
2023/02/15 19:00-20:30
tragikomedia   Antzerki Jardunaldiak

¡Ay Carmela!

COLISEO ANTZOKIA

Carmela eta Paulino Gerra Zibilean Espainia errepublikazalean oholtzan lanean ari diren aktoreak dira. Akats bat tarteko, etsaien lerroak zeharkatu eta frankistek harrapatu egingo dituzte. Han tropentzat ikuskizun bat antzezteko eta Errepublikaren aurkako parodia bat egiteko aginduko diete, fusilatuko dituzten nazioarteko brigadistei iseka egiteko. Carmelak, suminduta, parodiari buelta emango dio Paulino ahularen ahalegin desesperatuei muzin eginez, eta bera ere fusilatu egingo dute. Paulino bakar-bakarrik geratuko da, kontsolatzeko mozkortzea eta Carmelaren izpirituaren bisitak jasotzea beste ezer ez duela. Obra osoa Paulino eta hildako Carmelaren oroitzapenetatik abiatutako flashback bat balitz bezala egituratuta dago, eta erreferentzia ugari biltzen ditu, bai garai hartako herri-antzerkiari eta bai politikari egindakoak.


PRODUCCIONES FARAUTE & PENTACIÓN - Madrid

Egilea: José Sanchís Sinisterra

Antzezleak: Pepón Nieto, María Adánez.

Zuzendaritza: José Carlos Plaza

TRAGIKOMEDIA / 90 min.

*Sarrera: 15 € - 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.