Eibarko Udala
2025/05/25 18:30
-
2025/10/19 20:30
ERAKUSKETA   ARTEA

Asmodun elementuak - Ibon Aranberri

  

"Intentional elements/Asmodun elementuak" izeneko argazki-serieak,  lehen aldiz aurkezten dena Eibarren, amaiera ematen dio “Makina eskua da" erakusketarekin hasitako zirkuluaren lanari . Erakusketa hura Armagintza Museoan egin zen 2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburuko Bake Ituna proiektuaren barruan.

Bertan parte hartu zuen Ibon Aranberri artistak, zeinak programaren argudioari Eibarko Armagintza Museoan kokatutako ikerketa batekin erantzun zion "Makina eskua da" izeneko erakusketan, non armagin ofizioa ikastearekin lotutako bilduma partikularretatik, eskoletatik eta gordetako kaxoietatik ateratako materialak eta ariketak birsortu zituen. 

“Intentional Elements” seriearen edizioa erakusketa harekin batera eta haren ildotik egin zen.  Piezak serie desberdinetan taldekatu ziren, haien sortzaileek multzo bakoitzarekin zuten lotura pertsonalaren arabera (memoria/afektua/sentimendua).  Irudien artean, ariketa batzuk amaituta daude, eta, beste batzuk, kontrastean, landu gabeko material-zatiekin aurkezten dira. Landu gabeko sekzio horiek lehengai hipotetiko gisa ageri dira, egindako elaborazioetarako abiapuntu posible gisa planteatuta.  Ariketen eta piezen argazkiak Jose Luis Lopez de Zubiriren estudioan atera ziren, argazkigintza industrialeko tekniken bidez.

Erakusketa honek eskerrak eman nahi dizkie beren piezak utzi eta lan hau sortzen lagundu zutenei.  

Obra hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu du berriki.