Eibarko Udala
2016/11/15 19:00-20:00
Irakurketa Kluba   idazlearekin topaketa

Asier Serrano, Linbotarrak

Portaleako ikastaro gela

"Harixa emoten" euskarazko irakurketa klubaren azaroko saioa. Irekia izango da bertaratu nahi duten guztientzat.

Asier Serranoren Linbotarrak poema liburua, beste Ate osteko itzalak olerki lanaren ostean dator; oraingoz, haren azken poesia lana dugu.

Liburu biok sarituak izan dira, ez nolanahiko sariekin gainera, batez ere, bigarrena. Lehengo aipatu dugunak Irun Hiriko XLI Saria irabazi zuen, eta Linbotarrak Xabier Lete III. Poesia Saria jaso zuen.