Eibarko Udala
2019/12/27 22:00-23:30
Musika   Kontzertua   Rock

Asfalto

COLISEO ANTZOKIA

Berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauka bizkar gainean talde honek; 1972an sortu zen, eta 1976an grabatu zuen lehen diskoa, "Asfalto".  Orduan Espainia trantsizio politiko betean zegoen, eta belaunaldi berri batek gaztelaniaz abestutako
rocka aukeratzen du jasaten ari den aldaketa sozialaren seinale nabarmen gisa. Ordutik, hamar disko baino gehiago grabatu dituzte, eta ehunka kontzertu eskaini. Gaur egun, Asfaltoren memoria, diluitu beharrean, handitu egin da. Hurrengo formazioetan aldaketaren bat izan du, eta gaur egungo garaira iritsi da, disko berriekin: "El Color de lo Invisible" (2014), "Crónicas de un Tiempo Raro" (2017) eta "Sold Out" (2017). Azken hori zuzenekoa da, eta banda ikusgarri baten potentzia osoa islatzen du. XXI. mendeko Asfaltoak errepertorio zaharra  aurkotu eta distira ematen dio, eta, gainera, obra berria ematen du, zalantzarik gabe, bere aurrekoei handi egin zieten ezaugarri guztiak azpimarratzen dituena.  Arturo García, Paul Castejón, Nacho de Lucas, Pablo Ruiz eta, nola ez, Julio Castejón dira iragan hurbilaren, orainaldi iheskorraren eta beti zalantzazkoa
den etorkizunaren protagonistak.  Gaur egungo birarekin bat eginez, Seres Urbanos "hasta que aguante el Corazón" Asfaltoren omenezko diskoa argitaratu berri da.

Sarrera:  23 €  / 16 € COLISEOAREN LAGUNA

+Beste aurre salmenta puntu batzuk: Batzoki, Trinkete (Eibar), Lanbroa (Elgoibar), Caperos (Ermua).