- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/arte-de-las-putas-una-historia-de-amor
- Arte de las putas. Una historia de amor
- 2016-03-04T20:30:00+01:00
- 2016-03-04T22:00:00+01:00
2016/03/04 20:30-22:00
Arte de las putas. Una historia de amor
COLISEO Antzokia
Sexuaz eta bere kontuetaz hitz egitea eszenatoki baten gainean ez da batere erraza. Erraza izan daiteke, helburua probokatzea edo txiste baldar eta merkeak kontatzea bada. Hau ez da horietakoa. Beste idazle ilustratu batzuk bezala, Nicolás Fernández de Moratínek gaia era distiratsuan lantzen jakin zuen, umore askorekin, indartsua, zuzena, pixka bat lotsagabea, jostalaria eta geldigaitza. Opuskulu formatua duen Arte de las putas entsegu-hitzaldian oinarritu da Jose Luis Esteban antzezlan honen testua idazteko. Egilea bera arduratu da dramaturgia osatzeaz eta baita ere ofizio handiz antzezteaz, Carlos Martínek hartu duelarik zuzendaritzaren ardura. Argiaren Mendean argitaratutako hainbat testutan ez bezala, akzio istorio honetan emakumeari beharrekoa zor zaion garrantzia eta errespetua ematen zaio. Umorez, ironiaz, satirarekin, samurtasunarekin eta indarrarekin kontatutako maitasun istorio honetan hamaika pertsonaia ikusiko ditugu, ehunka ahots entzungo… eta musika ere hor izango da.
Jotacción – Teatro del Temple - Zaragoza
Antzezlea: José Luis Esteban
Musika: J.J. Gracia
Eszenografia: Carlos Maturen
Argiztapena: Bucho Cariñena
Zuzendaritza: Carlos Martín
Iraupena: 80 min.
Prezioa: 12 €