Arrastoan

                          

1974an, sei tolosarrek espedizioa egin zuten Laponiara, Zirkulu Polar Artikoa baino iparralderagoko lurralde hotz hura ezagutzeko asmoz. Haien arrastoari jarraituz, 2017an lau laponiazale amorratu (tolosarrak hauek ere) bertara itzuli ziren, 45 urte lehenago egindako bidaia aitzindari haren nostalgiaz. Euren kultur jakin-mina asetzea zuten helburu, kirol erronka gauzatzeaz gain. Pablo Dendaluze da dokumentalaren egilea eta espedizioko kideen artean dago Josu Iztueta bidaiaria. 

Partaideak: Pablo Dendaluze, Iker Iriarte, Josu Iztueta, Aitor Ossa.

Laponia 74 espedizioko kideak: David Hernández,  Jose Luis Lekuona "Gorri".           

Egilea: PABLO DENDALUZE

BIDEOA – DIGITALA , 2019    45’

Euskaraz

Zer
Noiz 2022/06/28
22:30 - 23:55
Non San Andres elizaren klaustroa
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal