- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/aroa-eta-mirariak-magia-saioa-familientzat
- "Aroa eta mirariak": magia saioa familientzat
- 2019-04-02T18:00:00+02:00
- 2019-04-02T19:00:00+02:00
2019/04/02 18:00-19:00
Magia
"Aroa eta mirariak": magia saioa familientzat
Umeen Liburutegia
Asier Kidam magoaren eskutik, familientzako magia saio hau burutuko da Umeen Liburutegian "Haur liburuaren nazioarteko eguna" ospatzeko.
Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.