Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo

Gerra ostean, apaiz euskaldun bat eta bere ikasleak munduko talde  kooperatibo handienaren sortzaileak izan ziren, eta mundu osoan  enpresa eta gizarte mailan erreferenteak. Arrasatetik mugitu barik, Jose Maria Arizmendiarrietak Fagor, Eroski edo Euskadiko Kutxa sortu zituen, beste hainbat enpresa eta erakunderen artean. Oztopo guztiei aurre egin zien, gizakia logika ekonomiko eta enpresarialaren  erdian jartzeko helburu bakarrarekin.

70 urte geroago, garapen  ekonomikoaren, konpetitibitatearen eta giza-balioen arteko orekaren bere bilaketak gaur egun zentzurik izaten jarritzen duen galdetzen diogu gure buruari. Jose Maria  Arizmendiarrieta apaiz, lider, enpresari, ideologo eta pentsalariaren historia, pertsonaia bakar eta aparteko baten adibidea da.

Gaizka Urrestik zuzenduta, 97 minutuko iraupenarekin, Arizmendiarrietaren historia eta ibilbidea kontatzen du.  Horretarako, pertsona askori egindako elkarrizketetan oinarritzen da, besteak beste, Jose Maria Ormaetxea, Alfonso Gorroñogoitia, Roman Balazategui, Javier Mongelos, Juan Maria Otaegui, Ainara Udaondo, Fernando Molina, Joxe Azurmendi, Jose Antonio Oregui, Jesus Maria Arizmendiarieta, Javier Retegui edo Pureza Aranzabal.

 

Sarrera: 3 €

Zer
Noiz 2019/02/13
19:00 - 20:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal