Argiaren igarobidea

ZALOA IPIÑA

Argia nire lanean behin eta berriz agertzen den gaia da; izan ere, argi-sorta agertu da forma kontzeptual gisa, mugimendu gisa, abiadura han-diko kontzeptu gisa (duen izaera fisikoa dela eta) eta dagoen kolore kopuru ikaragarriaren egile gisa. Argia hutsean dabil batetik bestera segundoko 299.729.458 metroko abiaduran, eta hori dela eta, etengabe betetzen du espazio okupatua zein okupatu gabea, hura betez eta haren jabe eginez. Zabaltze eta espazio-okupatze horrek garrantzi handia hartu du nire lanaren garapenean, non, neurri handiagoan edo txikiagoan, bi dimentsiotik hiru dimentsiorako aldaketa gertatu den.

Erakuste honetan biltzen ditudan lanak bidimentsionaltasunak eta hirudimentsionaltasunak bat egiten duten tokian daude; izan ere, obra lauak izanda, haietako askok obra osatzen duten itzalak proiektatzen dituzte eta beste batzuk, aldiz, espazioan grabitatzean ari direnez, inguratuak izan daitezke aurrealdea zein atzealdea ikusi ahal izateko.

 

asteartea - igandea    18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2017/03/03 18:30
2017/03/25 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal