Argiaren hautsa

Vaivén Producciones

Manuel samindua eta ixila da. Milagrosek poztasuna eta barne indarra adierazten du. Bien arteko elkartzeak Manuelen izaera eta bizitza aldatuko du guztiz. Bi zahar dira funtzioko protagonistak, azken aukerak, amodioa hirugarren adinean, bizitzeko eta hiltzeko gogoak, barkamena… gaien inguruan. Argiaren Hautsa-k bizitza eta heriotzaren, duintasuna eta oroitzapenaren inguruan hausnartzen du. Lanak protagonisten bizitzei buruz hitz egiten badu ere, guztiok jasan behar izaten ditugun bizipen gogorrei eta gure bizitzetako hainbat unetan gure buruari egiten dizkiogun hausnarketei egiten dizkie keinu. Milagros Gernika bonbardatu zutene egunean jaio zen (guraso errepublikarrak zituen). Ankerkeria erdian jaiotzeak estatus berezia eskaintzen dio heriotzaren inguruan. Ez dio beldurrik, nahiz eta izaeragatik bizitza maite badu ere. Manuelek, bando nazionaleko gurasoen semeak, atsekabetzen dioten sekretuak gordetzen ditu… Milagrosen bilobarekin izango duten harremanak itxaropenari eta adiskidetzeari zabaldutako leihoa izango da.

 

Egilea: Luis Elizetxea

Antzezleak: Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Musika: Iñaki Salvador

 

Sarrera: 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA

Zer
Noiz 2019/05/17
20:30 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal