Aquí no paga nadie

Banarte Antzerki Taldea / Bizkaia
AQUÍ NO PAGA NADIE
Darío Fo

Banarte Antzerki Taldearen tailerreko aktore-talde bat modu solidarioan ari da lanean, eta bildutako etekin guztiak bularreko minbizi metastasikoaren elkarteari emango zaizkio, diagnostiko hori ikertzeko. Antzezpenean, Dario Foren Aquí no paga nadie lanaren egokitzapenean, modu kritiko eta komiko batean islatzen da hirurogeita hamarreko hamarkadako krisi sozial eta ekonomikoa. Lana emakume baten matxinada da, Antoniarena. Bere senar Juanekin bizi da, legea zintzo betetzen duena. Haiekin batera, Luis eta Margarita lagun eta bizilagunak daude. Guztion artean, gizartean dauden arazo eta gabeziak erakusten dizkigute. Azken finean, barre egiteko eta ondo pasatzeko komedia bat da, hausnarketara gonbidatzen gaituena, kritika politiko eta sozial gordin batekin.

60 min.
KOMEDIA
Antzezleak: Ricardo Izaguirre, Edorta Uriondo, Maite Egidazu, Mikel Jiménez, Maier Cobos, Cristina Luengo, Antonio Gómez, Míriam Serrano, Jose Luis Fernández (Txelu), Maite Muñoz
Zuzendaritza: Mikel Areitiourtena

Sarrera: 5 €

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

+ informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen

Zer
Noiz 2024/03/17
19:00 - 20:00
Non HEZKUNTZA ESPARRUA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal