Apirilaren 5ean Euskalgunea Untzagan

Eibarko DBH 3ko ikasleek eusLiderrak egitasmoa lantzen dihardute ikasturte honetan, eta orain, amaierako fasean, eusliderrek ekintza soziala prestatzeari ekin diote: Euskalgunea. Apirilaren 5ean, 11:00etatik 13:00etara bitartean Untzaga plaza Euskalgune bihurtuko dute.

EusLiderrak egitasmoa, AEK-Ahize hizkuntza zerbitzuak eskainia, 2018ko udazkenean jarri zen martxan Eibar BHI, La Salle eta Aldatze ikastetxeetan, DBH 3ko ikasgeletan, Eibarren AKEBAIren babesarekin. Hizkuntza ohiturak modu atseginean aldatzea da egitasmo honen helburua: hizkuntzekiko jarrerak landuta, portaera berriak sortzea eta hizkuntza lidergoa indartzea. Beti ere, parte-hartzaileen interes-arloak eta motibazioak aintzat hartuta.

Zer
Noiz 2019/04/05
11:00 - 13:00
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal