Andres de Egiguren orkestra

Kontzertu berezi honek Francisco Madina konpositore oñatiar handiaren “Gitarra eta soka orkestrarako erlijio-musikako kontzertua” obraren munduko estreinaldia eskainiko du. Kontzertu hau estreinaldi-serie baten lehenengoa izango da; denak Madinaren obrak izango dira, Pedro Palacinek, ikerketa luze baten ondoren, berreskuratu eta orkestratu dituenak. Proiektu honetan, “Andres Egiguren” orkestrarekin hasiera izango duena, Palacinek Espainiako eta Argentinako beste orkestra batzuk zuzenduko ditu. Lehenengo honetan, Eduardo  Baranzano nazioarteko kontzertista izango da bakarlari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko katedratikoa eta Madinaren musikaren miresle eta defendatzaile handia bera.

Sarrera: 10 € - 7 € 

Zer
Noiz 2018/10/26
20:00 - 22:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal