- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/amour
- Amour
- 2016-01-16T17:00:00+01:00
- 2016-01-16T18:00:00+01:00
2016/01/16 17:00-18:00
Amour
Marie de Jongh
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak: Ana Meabe, Andurina Zurutuza, Ana Martínez, Javi Renobales, Pablo Ibarluzea
Euskaraz.
5 €
Maitasunak beti ematen digu aukera bat.
Haur batzuk dena hasten den herrialde batean jolasten dira. Mundua aurkitzeko eginahalak egiten dituzte euren unibertsoa eraldatuz. Nagusiei imitatzen die, ausardia eta ozartasunez. Maitatzen ausartzen dira bere benetako esanahia zein den jakin gabe. Euren poltsikoetan gorroto hitza aurkitu aurretik ere ez dute zalantzarik egiten etsaitzeko orduan.
Usain, azal, fereka, utzikeria, babes, desiraz badakite.
Eta, paradoxikoki, maitatzearen benetako esanahia ezagutzen dutenean ere ez dute zalantzarik egiten etsaitzeko orduan.
Badakite denboraz. Ez dakitena da maitasunak beti ematen digula aukera bat.
AMOUR anbizio handiko erronka bat da, haur eta nagusien artean batera disfrutatu daitekeen antzerkia goraipatzen du. Antzerkia emozio eta hausnarketak, zalantza eta segurtasunak elkarbanatzeko gune gisa.
Helduen antzerkia haurrentzat, eta umeei zuzendutako antzerkia helduentzat.