Ameriketako bidaia

TANTTAKA TEATROA - Gipuzkoa

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira ondo konpontzen. Jonek “amerikarren bizimodua”-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Joneri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino immigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat biziko du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.

Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

• ANTZEZLEAK: Miren Arrieta, Nerea Mazo.
• ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo.
• IRAUPENA: 90 min.
• ADIN GUZTIENTZAT.

• SARRERA: 12€  8,50€

-Coliseo Antzokia

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/03/02
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal