Ama

MARIE DE JONGH

Marie de Jongh konpainia ezaguna da jada Eibarko publikoarentzat, eta berarekin gozatu ahal izan genuen aurreko edizioetan “Ikimilikiliklik” edo “Izar” lanekin. Bere zigilu pro - pioarekin, bere istorio delikatu eta hunkigarriekin, bere zehaztasun artistikoarekin eta edonork uler dezakeen hizkuntza unibertsalarekin, ikusleen bihotzera zuzentzen da zuzenean, emozionatzeko sortutako istorioen bidez. Oraingoan, “Ama” beren azken ikuskizuna aurkezten digu. Aurreko lanekiko aldaketa nabarmena markatzen du, bai mezuan, bai esateko moduan. Hamabi urtetik gorako helduei zuzendutako ikuskizuna da. Gure bizitzaren zati bat beraiekin eramanez apurka-apurka hiltzen ari diren gure aita-ama zaharrak zaintzearen edertasun epikoari egindako kantua da.

    • ANTZEZLEAK: Ana Martínez, Javier Renobales, Jokin Oregi, Anduriña Zurutuza, Amets Ibarra, Maitane Sarralde, Joseba Uribarri.

  • ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.

Sarrera: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

   

Zer
Noiz 2022/03/07
19:00 - 20:15
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal