Aliste, mitoak eta errituak

Félix Marbán

Aliste ingurune erakargarri eta ezezagunetakoa da, ez bakarrik Gaztela-Leongo Erkidegokoa, baizik eta Espainiako ipar-ekialde osokoa. Zamorako probintziaren ipar-ekialdean dago kokatuta. Bertako paisaiak eta berea duen etnografia eta ondare aberastasunak Zamorako eskualde hori zentzumen paradisua bihurtzen dute Portugalekin muga egiten duen begietarako mirari hori ezagutzera gerturatzen den edonorrentzat.

Félix Marbán Junqueraren kameraren objektibotik, Aliste egiazko eta kementsuenean ia konturatzeke sartu ahal izango gara, Alisteko jende eta egunekin, errealismo suspergarri, garaiko eta, batez ere, gizatiarrez jantzitako euren bizitza, mito, erritu eta kondairez.
Bere lanak noiznahiko postalen bilduma dira –oreka sekulakoa eta magikoarekin- eta gure lurraren bazter zirraragarrienetako baten errutina ezin gardenagoan barneratzen gaituzte:Alisteko eskualdea, betierekoa eta infinitua.

Zer
Noiz 2018/05/04 18:30
2018/05/27 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal