Alicia después de Alicia

KABIA TEATRO

Alicia lokartu egin da. Bere amak umetan kontatu zion amets batean bizi da Alizia. Herrialde miresgarriko Alizia dela ametsetan, munduko biolinistarik onena izango dela ametsetan, bere biolinaren kordak ferekatuta mundu osoa haren ondoan dantzan hasiko dela ametsetan. Alabaina, ametsa ez da egia bihurtu eta, ametsak egia bihurtzen ez direnean amesgaizto bihurtzen dira, gero eta beldurgarriagoak.

Esnatu ahal izango da Alizia, dena galdu aurretik? Berriro bizi ahal izango du? Alizia bat egon ahal da Aliziaren ondoren?

Alizia Aliziaren ondoren lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: Alizia. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz.

Horretarako umoretik eta edertasunetik jolastuko gara, eta agertokian inplementatutako irudi bizidunen bitartez eraikitako oninismotik.

 

Zuzendaritza:Borja Ruiz

Antzezleak: Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, María Goiricelaya, Javier Liñera, Juana Lor

Sarrera:  10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA    

www.kabiateatro.eus

Zer
Noiz 2018/01/19
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal