Eibarko Udala

2024/07/11 20:00-21:30

Jazz   Musika   Kontzertua

Alex Davies

UNTZAGA

“Alex Davies” proiektua gazte eibartarraren konposizio-ikerketaren emaitza da. Talde honek eskaintzen duen ikuskizunean, jazzaren, Europako musika klasiko tradizionalaren eta folklorearen eraginak ikus daitezke. Musikariak aukeratutako formatuaren protagonista saxofoi-laukote bat da, zeinak taldearen soinuari kutsu anbiguoa eskaintzen dion; laukote klasiko baten eta big band-aren saxofoi-sail baten arteko nahasketa da, finean. Laukoteari atal erritmiko bat ere gehitzen zaio, kontrabaxu batek eta bateria batek osatua. Azken horiek musika-obraren zimenduak finkatu eta taldearen soinu-aldakortasuna handitzen dute.