Alberti, un mar de versos

‘‘Alberti, un mar de versos’ mugimenduan, keinuan, emozioetan, errimoetan eta irudietan poesiaz beteta dagoen ikuskizuna da. Proposamen eszeniko honek disziplina desberdinak elkartzen ditu, antzerkira joatea esperientzia atsegina bihurtzeko, oroimenean gordeta gelditzen dena eta poesia eta gozamena lotzen dituena. Lan honen egileen asmoa publikoaren ibilbide poetikoa abian jartzea da, eta mundu propioa deskubritzen eta sortzen laguntzea, jokutik, hausnarketatik eta Rafael Albertiren legatutik. Artearekin izaten diren lehen kontaktuak oso garrantzitsuak dira gogoko zerbait bilakatzeko, eta horregatik, asko zaindu dira osagarriak diren elementu plastikoak, ikuskizun iradokitzailea, harrigarria, melodikoa, ludikoa eta pentsakorra lortu arte. Musika, dantza, dramaturgia, bideo-sorkuntza, espazio eszenikoa eta jantziak Rafael Albertiren eta haurren zerbitzura.

 

TEATRO DE MALTA

Antzezleak : Ana Varela, Delfín Caset

Zuzendaritza: Marta Torres

Sarrera: 5 €

Zer
Noiz 2018/10/06
17:00 - 18:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal