Actrices de raza

Lolita,  Luis Mottola

Antzerki Jardunaldiak solasaldi batekin hasten dira beti, eta solasaldi horietan Espainiako antzerki-panoramako pertsona ospetsuek hartzen dute parte. Aurtengo edizioan Lolita Flores aktorea izango da, eta osatuko du horrela Eibarren antzerkiaren inguruan dituzten ezagutzak eta esperientzia partekatu dituzten aktoreen zerrenda.
Lolita Flores a
ntzerki espainiarraren karteldegiko ohiko aurpegietako bat da duela hogei urtetik. La Plaza del  Diamante, Fedra, La asamblea de mujeres, Sofocos, eta Prefiero que seamos amigos lanak egin ditu besteak beste. Hainbat sari jaso ditu fi lmetan protagonizatutako paperengatik, eta horien artean Rencor filmean aktore errebelazioari emandako Goya nabarmendu behar da. Horrez gain, ibilbide zabala du kantari gisa, hogei disko baino gehiago argitaratuta. 2017an, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko  Domina jaso zuen, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen sari  handienetako bat.
Lolita Floresek Luis Mottola aktorea izango du lagun solasaldian.
Luis Mottolak antzerkian, zineman eta telebistan ibilbide luzea du, eta La fuerza del Cariño antzezlanean Lolitaren lankidea izan da.

 

Babeslea: S.D. EIBAR FUNDAZIOA

Zer
Noiz 2020/02/26
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal