- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/acompanar-en-el-cancer-ipuin-solidarioaren-aurkezpena
- Minbizian laguntzea: ipuin solidarioaren aurkezpena
- 2025-05-22T19:00:00+02:00
- 2025-05-22T20:00:00+02:00
- ASGICER. Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkarteko partaideek aurkeztuko dute liburua
      
      
      2025/05/22 19:00-20:00
    
  
              
              
                liburu-aurkezpenak   hitzaldiak
              
              Minbizian laguntzea: ipuin solidarioaren aurkezpena
Portalea. Areto Nagusia
ASGICER. Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkarteko partaideek aurkeztuko dute liburua
                    Pimu ausarta liburua
Honako hau minbiziari eta biziraupenari buruz dauden hainbat eta hainbat istorioetako bat izan daiteke. Minbizia gaixotasun zirraragarria da, eta zaila da hari aurre egin eta azaldu ahal izatea; are gehiago begietara begiratu behar diegun haurrak badira eta minbiziarekin bizitzea zer den kontatu behar badiegu.
Kontakizun hau baliagarria izango da egoera horretan daudenentzat, eta modu naturalean erantzuna eman ahal izango diete haurrei eta baita helduei ere.
Ekitaldiak bi helburu orokor ditu.
- Alde batetik, elkartea Eibarren eta eskualdeko udalerrietan ezagutaraztea, badakitelako minbiziak jotako pertsona asko daudela eta ez dutela elkartea ezagutzen; eta, beraz, haiengana iristea garrantzitsua dela uste dutelako.
- Bestalde, ipuin solidarioaren aurkezpena ere egin nahi dute, oso proiektu garrantzitsua baita haientzat. Liburua lagungarria da kideren bat minbiziak jota dagoen familien haurrei kontatzean. Horregatik, elkarteko psikologoa joango da, eta prozesu horretan dauden pertsonen galderei erantzungo die.