Abundance

ABUNDANCEk ezbaian jartzen du indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa, eta ahalegintzen da printze eta printzesaren ideia desagerrarazten. Obraren helburua oraindik ere ukiezina den monogamia kolokan jartzea da. Izan ere, geure plazer eta desirak isilduz bizi gara, fantasiak gure baitan hegan dabiltzan bitartean.

Dantzaren bitartez, bost interpreteak jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaitzen saiatuko dira. OSA+MUJIKA konpainia Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren topaketa artistikoaren emaitza da, sormenezko bi mundu baturik, dantza eta eszenografia/jantziak. 2017an hasi zuten euren ibilbidea, eta geroztik hainbat jaialdi eta zirkuitutan aurkeztu dituzte euren lanak. Azken hilabeteetan biran aritu dira 2019an sortutako KENOPHOBIA piezarekin, hautatua izan zena Dantza Ikuskizun Gomendatuen 13. Koadernoan (La Comisión de Ballet, Danza y Artes del Movimiento de La Red-ek egindakoa) eta 2021eko Danza a Escena zirkuituan.

OSA + MUJIKA

Dantzariak:  Cristina Aldasoro, Maddi Ruiz de Loizaga, Carlo Ojeda, Rafke Van Houplines, Jaiotz Osa.
Musika: Gartxot.
Zuzendaritza: Osa + Mujika.

DANTZA / 60 min.

*Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA

Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.

Zer
Noiz 2023/03/01
19:00 - 20:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal