Eibarko Udala
2026/09/08
JOLASA   HISTORIOA

Etorri eta ezagutu Eibarko historia

ARRATEKO PAUSOAK

Irailaren 8an, Teknikerrek eta Eibarko Klub Deportiboak ekimen berezi bat antolatu dute, elkarrekin, Arrateko pausoen inguruan.

 

Etorri eta ezagutu Eibarko historia: nolakoa izan den eta nolakoa den gaur egun. Ezagutu gure herria berrikuntzaren erreferente bihurtu duten balio, pertsona eta eragileak; kultura, kirola eta teknologia. Eta, aldi berean, egin diezaiogun geure buruari galdera bat: nolakoa izatea nahiko genuke Eibar 2050ean?

 

🔹 👣 1. geldialdia: Eibarko historia eta ondarea
🔹 👣 2. geldialdia: Teknikerren teknologia eta berrikuntza-proiektuak
🔹 👣 3. geldialdia: Sorpresa berezia eta zozketa!

 

Gainera, azken galdetegiko parte-hartzaileen artean Teknikerrera bisita gidatu bat eta elkarrizketa berezi bat zozkatuko dira.

 

Hiru talde osatuko dira, eta ibilbidea taldeka egingo da:

🕤 09:30
🕙 10:00
🕥 10:30

👉 Animatu eta eman izena hemen