7 años

Madrileko lantegi batean, lan orduetatik kanpo, lau langile biltzen dira. Euren beldurrik beltzenak bete egin dira: fiskoak harrapatu ditu eta, ordu gutxi barru, poliziak atxilotuko ditu. Beraien abokatuen iritziz, aukerarik hoberena beraientzat eta enpresarentzat ere, lauetako batek bere burua errudun bakartzat aitortzea da, ondorioz kartzelan zazpi urte luze eman beharko dituelarik.

Ez dira ohizkoak 7 años bezalako antzezlanak, ez da erraza antzezle zerrenda hain distiratsua aurkitzea, Miguel Rellán buru delarik, gutxitan agertzen dira testu hain borobilak Jose Cabezas-ek idatzitakoa bezalakoak, eta ezta ere zuzendaritza hain zoragarriak Daniel Veronese zuzendari argentinarrak burututakoa bezalakoak.

Egun pil-pilean dagoen gaia eta Jardunaldientzat ohore paregabea azken urteetako antzezlan garrantzitsuenetarikoa eskaini ahal izatea.

Producciones Teatrales Contemporáneas - Madrid

ANTZEZLEAK: Miguel Rellán, Carmen Ruiz, Eloy Azorín, Juan Carlos Vellido, Daniel Pérez Prada.

ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Mónica Boromello.

ARGITALPENAK: Juan Gómez Cornejo.

ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Maite Pérez Astorga.

ZUZENDARITZA: Daniel Veronese.


Iraupena: 75 min.

Sarrera: 15 € - 10,5 € COLISEOAREN LAGUNA     

-Aurre salmenta: astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era  Coliseo Antzokian eta KUTXABANK bitartez.

-Ohizko salmenta: antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Zer
Noiz 2019/03/25
20:30 - 21:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal