“La poesía en su expresión de rebeldía y conciencia personal y social” hitzaldi-errezitaldia

León Felipe Taldea Bartzelonako langileen ateneo batean sortu zen 1995ean. Bere helburua poesiaren ezagutza historikoa zabaltzea eta, ahal den heinean, entzuten eta jarraitzen gaituen jendearen sormenarekin batzea izan da.

Iruditzen zitzaigun, eta oraindik iruditzen zaigu, hobeto ezagutzeak askeagoak eta sortzaileagoak egiten gaituela. Ordutik hona hirurehun bat errezitaldi egin ditugu hainbat esparrutan, horrekin aniztasuna eta baita poliedroa ere aurkitu nahian. Liburutegietan, auzoetako zentro zibikoetan eta leku alternatiboetan, non, printzipioz behintzat, erronka zen poesia zabaltzea.

Horregatik posible izan zaigu errezitaldiak egitea hirugarren adineko zentroetan, baina baita gaztetxe eta etxe okupatuetan ere. Pentsatzen dugu gure lana ez dela urria izan eta Bartzelonan, errezitatu dugun leku nagusian, esparru poetikoak ugaritu egin dira guk bide hau hasi genuenetik.

Euskadin, gure adopzio lurraldean, ahal izan dugu, gutxiago izan bada ere, bide hau jarraitu eta zabaldu eta oraindik ikusten dugu ibilbidea duela.

Horrela, ez diogu ezetz esaten taberna batean, garagardo eta ardo bat edan bitartean, egindako poesiari; ezta kultur etxean askok egin duten poesia hedatzen eta azaltzen egindakoari ere.

Gure “leitmotiv”-a sormena eta ezagutza batzea da, esan bezala. Batzuetan uste dugu oso aldendurik doazela.

Erreziltaldiaren titulua: “La poesía en su expresión de rebeldía y conciencia personal y social”

Hitzaldia: Adolfo Castaños

Errezitaldia: León Felipe Taldea  (Adolfo Castaños eta María Ángeles Igartua)

Gaurko errezitaldi hau norabide horretan joango da, belaunaldi batekin, berrogeita hamarrekoarekin, balio horien adierazpen eta garapen gisa. Eta aukeratutako poetak Goytisolo, Gil de Biedman, Gloria Fuertes eta José Hierro izango dira. Eta gure taldearentzako erreferentzia den León Felipe poeta ere bai.

Honekin espero duguna zera da, poesiaren ezagutzari eta zabalkundeari laguntzea.

Zer
Noiz 2018/11/23
19:00 - 20:30
Non Portalea. Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal