“Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan” irakurraldi dramatizatua

Euskaltzaindiak, Mendeurrena dela-eta, gai ezberdinei buruzko jardunaldi eta argitalpen akademikoak, ekitaldi artistiko-kulturalak, bilkura instituzionalak eta bestelako ekimenak antolatuko ditu, 2018ko irailean hasi eta 2019ko urria bitartean, euskararen lurralde guztietan, erakunde publiko, pribatu eta sozialekin elkarlanean.

Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren baitan sortutako irakurraldi dramatizatua da Eibarrera ekarri dugun hau.

Duela zenbait urte, Bernardo Atxaga idazleak euskal literatura zaharrari buruzko hitzaldia eman zuen Martuteneko kartzelan.

Ekitaldi hura gogoan, irakurraldi dramatizatu bat prestatu du, orduan izandako bizipenak kontuan hartuz. Agertokian, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntza du.

Zer
Noiz 2019/02/20
19:00 - 20:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal