“Asier Errasti” Eibarko 20. film laburren jaialdia

Aste batean zehar edizio honetan aurkeztutako 170 lan baino gehiagoren aukeraketa garrantzitsua ikusi ahal izango da.

Asier Errasti’ Laburmetraien Jaialdiak urteurren berezia ospatzen du aurten, 20. edizioarekin batera, eta horrek toki berezia ematen dio Eibarko kultur egutegian. Data ospatzeko, ohiko egitarauarekin batera, ‘Txas’ dokumentala eskainiko da Asier Errastiren omenez, umeendako proiekzioen saioarekin batera. Jaialdiko aktibitate guztietarako sarrera doanekoa da.

Emanaldiak:  azaroak 4 -8      20:00-21:30
Sari-banaketa:  azaroak 9       19:30
teatro COLISEO antzokia

Umeentzako proiekzioak:  azaroak 16  11:00  PORTALEA

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen

 

Zer
Noiz 2019/11/04 20:00
2019/11/16 13:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal