Eibarko Udala

2017/11/08 09:00-13:30

Jardunaldiak

II. HizkeLan jardunaldia

Armeria Eskola

Euskaraz lanean ari diren edo hasi nahi duten enpresa, lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe edo erakundeei zuzendutako jardunaldia izango da. Lan mundua euskalduntzen dauden esperientzia, proiektu eta proposamenak aurkeztu, ideia berri eta praktika onak partekatu, ekarpenak jaso eta euskalduntze prozesua errazteko dauden baliabideen berri emango da.

Laneki erakundeak eta Armeria Eskolak antolatuak Eibarko Udalaren eta SD Eibarren babesarekin.