Bilaketaren emaitzak

10 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea Pradoko Museoko bildumaren berrogeita hamar obraren argazkiak jarri dira kalean
“Pradoko Museoa kaleetan” bezalako proiektuekin, Pradoko Museoaren Berrehungarren urteurrenak aukera ematen du erakundearen dimentsio nazionala gogoratzeko eta azpimarratzeko. Iberdrola España Fundazioak babestuta, erakusketa didaktiko bat da berrogeita hamar argazkiz osatua —Pradoko pintura enblematikoak tamaina errealean—, uztailaren 28ra arte Untzaga plazan bisitatu ahalko dena.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Liburu eta diska azoka hartuko du Untzaga plazak, urriaren 21era arte
Helburu nagusia da irakurketa sustatzea. Hamasei salmenta-postu ipiniko dira. Bertan, azken argitalpenak eskainiko dituzte, euskaraz zein gazteleraz, baita aukerako liburuak ere. Liburu Azoka 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik lanegunetan eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era asteburuetan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea chemical/x-kinemage Eibarko Antzerki Jardunaldien XLIII. edizioa datorren otsailaren 26an inauguratuko da Lolita Floresen hitzaldi-solasaldiarekin
Jardunaldiak apirilaren 2ra arte luzatuko dira, eta Imanol Arias, Adriana Ozores eta Luis Piedrahita izango dira bertan. Omenaldia egingo zaio jardunaldien fundatzaileetako bat izan zen Juan Ortegari.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean izango da
Concha Velasco antzezleak emango dio hasiera edizio berriari "La intérprete y el productor" izeneko hitzaldi-solasaldiarekin, otsailaren 26an, Coliseoan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. Otsailaren 27an eta 28an, berriz, "El funeral" antzezlana taularatuko du, Coliseoan bertan ere, 20:30ean. Martxoaren 1ean, Giza Estatuen XVII. edizioa egingo da Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Edizio berri honetan 22 ekitaldi eskainiko dira: 20 antzerki emanaldi, kaleko antzerki bat eta hitzaldi bat.
Non kokatuta Albisteak
Albistea 'Ez Dok Fest' musika jaialdia izango da asteburuan Unbeko kirolgunean
Ekainaren 1ean eta 2an eskainiko dira kontzertuak. Bi egunetarako sarrerak 49 euroan daude salgai; ostiralerako bakarrik, 25 euroan, eta larunbaterako, 30 euroan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Liburu eta disko azoka egingo da aurten ere, urriaren 20ra arte
Urtero legez, helburua da irakurketa sustatzea herritarren artean. Hainbat salmenta-postu ipiniko dira, eta bertan azken argitalpenak eskainiko dituzte, euskaraz zein gazteleraz, baita aukerako liburuak ere. Liburu Azoka 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik lanegunetan eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era asteburuetan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea audio/x-realaudio Eibarko Liburutegian % 3,36 igo dira erabiltzaileak: ia 113.000 izan dira guztira
2018an 13.250 bazkide izan zituen Liburutegiak, eibartarren % 48. Urtean zehar 41.000 mailegu egin ziren, 134 egunean, 2017an baino ia 1.100 mailegu gehiago.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Asier Errasti Eibarko XX. Film Laburren jaialdia azaroaren 4tik 9ra bitartean egingo da
Edizio berrian 171 film labur jaso dira, horietatik 158 fikziozkoak (7 euskaraz eta beste 14 atzerriko hizkuntzan) eta beste 13 animaziozkoak. Lehiaketara aurkeztutako film laburrak 51 emakumezko eta 140 gizonezkoenak izan dira, eta aukeratutakoak, azkenik, 13 emakumezko eta 38 gizonezkoenak izan dira.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Eibarko Udalak nabarmen murriztu du Sanjuanetan izango den kultur jardueren egitaraua
Gehienez ere bost ekitaldi antolatuko dira, denak ateak itxita, eta grabatu eta zuzenean emango dira. Erabakia Kultura batzordekideek adostu dute joan den ostiralean, hilak 5, egin zen bileran; helburua da osasun publikoa arriskuan jar dezaketen jende-pilaketak saihestea.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Komedia, drama edo umorea bezalako generoak uztartuko dira Eibarko Antzerki Jardunaldien 43. edizioan, otsailaren 26tik apirilaren 2ra
Edizio berriak 22 ekitaldi hartuko ditu: 20 antzerki emanaldi, kaleko antzerki bat eta Lolita Flores protagonista izango duen ohiko hitzaldi-solasaldia. "Actrices de raza" izenburupean, artistak aktore eta abeslari gisa duen eginkizunaz hitz egingo du, baita artista familia bateko kide gisa izan duen ibilbideaz ere. Aurten, gainera, izen handiko aktoreek hartuko dute parte, Imanol Arias, Adriana Ozores eta Luis Piedrahita, besteak beste. Jardunaldien barruan, Juan Ortega sortzaileari omenaldia egingo zaio.
Non kokatuta Albisteak