Bilaketaren emaitzak

18 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak. Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Albistea Pradoko Museoko bildumaren berrogeita hamar obraren argazkiak jarri dira kalean
“Pradoko Museoa kaleetan” bezalako proiektuekin, Pradoko Museoaren Berrehungarren urteurrenak aukera ematen du erakundearen dimentsio nazionala gogoratzeko eta azpimarratzeko. Iberdrola España Fundazioak babestuta, erakusketa didaktiko bat da berrogeita hamar argazkiz osatua —Pradoko pintura enblematikoak tamaina errealean—, uztailaren 28ra arte Untzaga plazan bisitatu ahalko dena.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Liburu eta diska azoka hartuko du Untzaga plazak, urriaren 21era arte
Helburu nagusia da irakurketa sustatzea. Hamasei salmenta-postu ipiniko dira. Bertan, azken argitalpenak eskainiko dituzte, euskaraz zein gazteleraz, baita aukerako liburuak ere. Liburu Azoka 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik lanegunetan eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era asteburuetan.
Non kokatuta Albisteak
Albistea San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egingo da urtero legez. Azokan salgai ipiniko dira ondorengo produktuak: barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolia, ogia eta lorak.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean izango da
Concha Velasco antzezleak emango dio hasiera edizio berriari "La intérprete y el productor" izeneko hitzaldi-solasaldiarekin, otsailaren 26an, Coliseoan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. Otsailaren 27an eta 28an, berriz, "El funeral" antzezlana taularatuko du, Coliseoan bertan ere, 20:30ean. Martxoaren 1ean, Giza Estatuen XVII. edizioa egingo da Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Edizio berri honetan 22 ekitaldi eskainiko dira: 20 antzerki emanaldi, kaleko antzerki bat eta hitzaldi bat.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Eibarko Udalak ere Euskaraldiari hasiera eman dio
Non kokatuta Albisteak
Albistea 2019-2020 ikasturtearen aurkezpena hartu du Udal Euskaltegiak
Euskaltegiak 35 urte beteko ditu aurten, eta, hori dela eta, hainbat ekitaldi izango dira hastear dugun ikasturte honetan. “Euskararekin Match! Egin gurekin bat” da aurtengo publizitate kanpainan erabilitako leloa.
Non kokatuta Albisteak
Albistea audio/x-realaudio Eibarko Liburutegian % 3,36 igo dira erabiltzaileak: ia 113.000 izan dira guztira
2018an 13.250 bazkide izan zituen Liburutegiak, eibartarren % 48. Urtean zehar 41.000 mailegu egin ziren, 134 egunean, 2017an baino ia 1.100 mailegu gehiago.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Armagintzaren Museoak gaur ostirala, maiatzak 18
Armagintzaren Museoak bat egingo du ospakizun honekin eta bere ateak zabalduko ditu bisitatu nahi gaituzten guztientzat, nahiz eta gugandik ehunka kilometrora egon.
Non kokatuta Albisteak
Albistea Octet Stream XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa maiatzaren 3tik 29ra bitartean luzatuko da
Edizio berria publiko orori zuzenduta dago, baina, bereziki, txikienentzat. Maiatza osoan zehar, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Unibertsitate Laboralean, Coliseoan, kalean eta autobus batean. Azken horrek, hainbat mendeetan zehar, herriz herri obrak eskaintzen zituzten antzerki-gurdiak gogora ekarriko ditu.
Non kokatuta Albisteak
Albistea object code Eibarko Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik 2018-2019 ikasturterako
Non kokatuta Albisteak