Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Albisteak

Urkizuko parkearen irudia.

Udalak Urkizuko parkeko baldosa batzuk aldatuko ditu hondatuta daudela-eta

2022/01/24

Jarduketa Urkizuko 22. zenbakiaren eta dorreen arteko igarogunean egingo da otsailaren lehenengo hamabostaldian eta 17.100 euroko kostua izango du. Udalak auzotarren eskabide bati erantzuten dio eta duela gutxi inguru horretan egin diren beste obra txiki batzuei ematen die segida.

Gehiago irakurri

 Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburua, Jon Iraola alkatea eta Ana Telleria, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotzia.

Alkateak jakin du Eusko Jaurlaritzak erantzun egingo diola Erisono Parke Teknologikoaren II. fasea garatzeko egin zuen eskaerari

2022/01/20

Jon Iraola gaur bildu da Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin. Harekin batera etorri dira Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen zuzendaria eta Txaber Ouro Sprilurreko zuzendaria. Eibarko Udalean egindako bileran, sailburu andreak jakinarazi du 16 milioi euro izango direla handitze-lanak egiteko. Hiru fasetan egingo da, eta 6 eraikin izango ditu.

Gehiago irakurri

Errebal Plazia funtzio anitzeko eraikinaren plaza estalian jarritako azalpen-panelen irudia.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapen-proposamenaren dokumentua jendaurrean jarri da

2022/01/18

Eibartarrek webgunean kontsultatu ahal dute edo haren laburpen bat ikusi Errebal Plazia eraikinean jarritako paneletan; gainera, otsailean hiru informazio-saio ireki egingo dira herritarrentzat dokumentua aurkezteko. Dokumentua udal ordezkariek eta eragile sozial eta ekonomikoek egindako bileren emaitza da, bai eta herritarrek betetako inkestari egindako ekarpenen emaitza ere.

Gehiago irakurri

TicketBAI programaren logotipoa.

Udalak merkatarientzako formazio-plan bat jarri du martxan TicketBAI programara egoki daitezen

2022/01/17

Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan, Eibarko hogeita bat merkatarik jaso ahalko dute doako formazio hau. Banakako zein taldekako formazioa ematea aurreikusten da.

Gehiago irakurri

Errebal Plazia eraikineko artxiboko irudia.

Uztailean zabaldu zenetik, Errebal Plazia eraikinean hogeita hamarren bat ekitaldi egin dira eta 3.000 lagun inguru bertaratu

2022/01/17

2021eko irailetik abendura bitartean, eraikinaren plaza estalian 25 ekimenetik gora egin dira, besteak beste, musika- eta antzerki-emanaldiak, aurkezpenak, lehiaketa gastronomikoak eta tailerrak. Bestalde, hango lokaletan hainbat jarduera antolatu dira, hala nola Negulekuak eta antzerki-laborategi bat.

Gehiago irakurri

Laburrak eta abisuak

Kanpainaren irudia

"Sare sozialetan ere euskaraz" Eibarko merkatariei zuzendutako kanpaina martxan da.

2022/01/24

Kanpaina gaur hasi eta otsailaren 7ra arte luzatuko da. Amaieran parte-hartzaile guztien argitalpenekin bideo polit bat osatuko du Eta Kitto! Euskara elkarteak.

Gehiago irakurri

Ipuruako Polikiroldegia.

Udalak parte-hartze prozesu bat jarriko du abian Kirol Patronatuko erabiltzaileek Eibarko kirol instalazioen etorkizunari buruz duten iritzia jasotzeko

2022/01/20

Prozesua inkesta baten bidez egingo da modu digitalean edo paperezko formulario bat betez, eta astelehenean hasi eta otsailaren 20ra arte luzatuko da. Kirol Mahaiak erabiltzaileei ahotsa emateko eskariari erantzuten dio ekimenak, zehazki, Patronatuaren egungo instalazioen eta Ipuruako kiroldegi berriaren proiektuari buruz.

Gehiago irakurri

Jon Iraola Eibarko alkateak zigilua jaso du Gorka Urtaran EUDELeko presidente eta Gasteizko alkatearen eskutik.

Europako Kontseiluak eta EUDELek ELoGE 2021 Bikaintasunaren Zigilua eman diote Eibarko Udalari

2022/01/19

Eibarrek, beste bost euskal udalekin batera, Europa mailako sari hau jaso du gaur, urtarrilak 19, asteazkena; aitorpenak tokiko gobernuen kalifikazio gorena egiaztatzen du gobernu onaren, kalitatearen eta berrikuntza demokratikoaren 12 printzipioren arabera. Eibarko Udalak autoebaluazioa egin du, Europa osorako tresna komun batean oinarrituta eta Eudelek Euskadiko espezifikotasunera egokitutako 97 adierazle erabilita. Horrekin batera, balorazio-inkesta bat egin zen eibartarren eta hautetsien artean, emaitzak alderatzeko. Emaitzak kanpoko auditoria batek neurtu eta baloratu ditu azken hilabete honetan, eta EUDELek (ELoGE batzordea) ziurtatu ditu.

Gehiago irakurri

Altsasu bertan behera

Altsasu antzezlanak bertan behera gelditu dira

2022/01/19

Konpainiako kide batzuek COVID-19an positibo eman dutela-eta, bertan behera utzi dira “Altsasu” antzezlanaren bi funtzioak, euskeraz zein gazteleraz, urtarrilaren 20an eta 21ean, 20:00etan Coliseo antzokian eskaini behar zirenak.

Gehiago irakurri

Joxean Urkia (Behetarrak elkartea), Jabier Elorza historialaria eta Jacky Kokoto parrokoa, hitzaldiaren une batean (2021/09/16).

Egoibarraren Youtube kanalean dago “Eibarko lehenengo aztarna idatzia: hiri-gutuna” Jabier Elorzaren hitzaldia

2022/01/19

"Eibartik Eibarrera" 675. urteurrenaren hitzaldi-zikloari hasiera eman zion hitzaldia dugu.

Gehiago irakurri

2017ko AURREKONTU OROKORRA, Eibartarron esku

Eibarko Udalbatzak, 2017ko maiatzaren 29an egindako bilkuran, behin betiko onespena eman zion 2017. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari, 33.078.571,00 euroko zenbatekoarekin. PSE-EEk aldeko botoa eman zuen, Irabazik kontrakoa eta EH-Bildu eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin ziren. Behin betiko onarpenaren iragarkia 105 zenbakidun GIPUZKOAKO Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko ekainaren 2an.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.

 

                        UDALBATZA ONLINE

 

 

Agenda

  • Ipuin kontalaria

Zapatuko ipuina: Bertoko eta urrutiko ipuinak

Portalea. Areto Nagusia

2021/01/29 18:00
  • Erakusketa
  • pintura

Comales, Collares, Urtaroak, Nábulas y otras obras

PORTALEA

2022/01/21 18:30
  • Musika
  • Kontzertua

Poliedro Vol.1 - Trigger

COLISEO ANTZOKIA

2022/01/27 19:00
  • Zinema
  • Coliseoa

Asteburuko zine karteldegia

Coliseo antzokia

2022/01/29
  • Musika
  • Kontzertua

Cielito musika banda

COLISEO ANTZOKIA

2022/01/30 12:30