Eibarko Udala
gardentasuna

Eibarko alkateak Madrilen jaso du 2025eko "Audaz Locales" sarietako aitortza nazionala, gardentasunaren arloko jardunbide egokiengatik

2025/05/22
Jon Iraola “Audaz Locales 2025” sariak eta aitortzak banatzeko ekitaldian.
Jon Iraola “Audaz Locales 2025” sariak eta aitortzak banatzeko ekitaldian.

Gobernu Irekirako Administrazio Publikoen Sare Akademikoak (RAGA España) “Gardentasunaren Arloko Jardunbide Onena” kategorian akzesit bat eman dio Eibarko Udalari, 2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Planagatik.

Eibarko alkate Jon Iraola “Audaz Locales 2025” sariak eta aitortzak banatzeko ekitaldian izan da gaur, maiatzak 22, osteguna, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) egoitzan, Madrilen. Alkateak Eibarko Udalari emandako akzesita jaso du "Gardentasunean Jardunbide Egoki Onena" kategorian, Gobernu Irekiaren Sare Akademikoak (RAGA España) emana, 2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Planarekin egindako lana aitortzeko.

Jon Iraolarekin batera haren aholkularia ere izan da. Alkateak azpimarratu duenez, “aitortza hau gardentasunarekiko, kontu-ematearekiko eta herritar guztientzat irisgarria eta argia den komunikazio instituzionalarekiko dugun konpromisoaren isla da”.

Aitortzak Udalak azken urteotan egin duen lana saritzen du, tokiko administrazioa herritarrengana hurbiltzeko, parte-hartzea sustatzeko, informazio publikorako sarbidea hobetzeko eta gobernu irekiaren kultura indartzeko.

Ekitaldia 2025eko Administrazio Irekiaren Astearen barruan egin da, Espainiako Gobernuak bultzatuta eta Gobernu Irekirako Aliantzarekin (Open Government Partnership) lerrokatuta. Bertan izan dira, saritutako gainontzeko administrazio publikoez gain, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzako, Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako eta Informatzailea Babesteko Agintaritza Independenteko ordezkari gorenak.

2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Planari buruzko informazio gehiago: https://www.eibar.eus/eu/gobernua-zabalik/udal-gardentasuna/2021-2023-komunikazio-eta-gardentasun-plana

Erlazionatutako edukiak: 

Audaz Locales 2025 sari eta aitortzen banaketa-ekitaldian izan diren administrazio publikoetako ordezkariak.