Eibarko Udala

XVI. Juan San Martin beka deialdia argitaratu da

2023/06/12
Bekaren iragarkia

Aurtengo deialdian landuko den ikerketa esparrua MENDIZALETASUNA ETA NATURA izango da. Beka 9.000 eurokoa da, eta Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan. Eskaerak egiteko epea 2023ko urriaren 12ra arte egongo da zabalik.

Bekaren helburua da euskarazko ikerketa sutatzea da eta Juan San Martin eibartar ikerlaria omentzea. Aurtengo deialdian bekaren gaia mendizaletasuna eta natura izango da.

Bekara aurkeztu nahi dutenek eskaera eta dokumentazioa 2023ko urriaren 12ra arte aurkeztu beharko dute elektronikoki www.eibar.eus udal webgunean.

Informazio osoa eta dokumentazioa ikusteko sakatu HEMEN.