UEUko ikastaroak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik
2016/05/13

Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroetara joatearren emango dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira.
Diru-laguntza horiek 2015eko irailaren 1etik 2016ko uztailaren 31 bitartean UEUk eskainitako ikastaroak egitearren emango dira. Diru-laguntza matrikularen %50ekoa da.
Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:
- UEUk Markeskoan eskainitako ikastaroak:
- Eibarren erroldatuta egotea
- Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.
- UEUk Eibartik kanpo ematen dituen Udako Ikastaroak
- Langabetua ala ikaslea izatea
- Eibarren erroldatuta egotea
- Gutxienez, %85eko asistentzia betetzea.
Eskaera egiteko inprimakia HEMEN edo PEGORAn eskuratu daiteke.