Eibarko Udala

Gozatu udaberriko oporretan irakurtzen eta jolasean

2026/03/26
2026ko udaberriko oporretako gidaren portada
2026ko udaberriko oporretako gidaren portada

Eibarko Udaleko Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko liburu gomendioak eta jolasak proposatzen dituzte

Opor garaian seme-alabekin egoteko denbora gehiago dugunez, euskara eta irakurmena indartzeko ere une egokia da.

Eibarko Udaleko Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean prestatutako gida hau ikastetxeetara bidali da, familien artean ezagutarazteko.

Gida osoa hemen klik eginda deskargatu edo ikusi ahal da. Gidan proposatutako liburuak Umeen Liburutegian kokatuta dagoen interesgune batean daude, maileguan hartzeko prest. Jolasen argibideak gidan bertan ikus daitezke.

Liburuen azaletan kilk eginda, katalogoan liburua zein liburutegitan topatu eta eskuragarri dagoen ikus daiteke.