Euskararen Nazioarteko Eguna
2016/11/28

Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna. Aurten larunbata denez, ekitaldi batzuk ostiralean egingo dira.
Datorren abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, honako ekitadi hauek antolatu ditu euskalgintzak Udalaren babesarekin:
Abenduaren 2an, ostiralean, Untzagan:
- Eibarko ikastetxeen arteko Mintzodromoa 10:00-15:00
- Euskararen lorategia osatzea 17:30-19:30
Abenduaren 3an, larunbatean, Untzagan:
- Erromeria-dantzaldia: Andonik mugitzen nau 18:00
Eibarko euskalgintzak eta Euskara batzordeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte.