Euskaraldiko materialaren prestaketa

Duela hilabete batzuk, Euskaraldiaren laugarren edizioa antolatzeko helburuarekin, sortu genuen Eibarko lan-taldea. Bertan parte hartzen dugu Eibarko Udalak, Eibarren Akebaik, herriko hainbat zerbitzutako eta elkartetako ordezkariek, eta herritar boluntarioek. Taldea sortu zenetik, bilera eta ekimen ugari egin ditugu. Besteak beste, Katana bakarrizketa, Eibarko Hamaikakoaren aurkezpena, eta Euskaraldiaren Gune Ibiltaria.
Azken egunotan, Euskaraldian zehar Eibarko kaleak apainduko dituen materiala prestatzen gabiltza buru-belarri.
Lan-taldea irekia da, hau da, herriko pertsona edota eragile guztiek har dezakete parte. Guztion ekarpena da ongietorria. Interesa duenak helbide honetara idatzi dezake: eibarrenakebai@gmail.com
Animatu, elkar mugituz egingo dugu!