Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago

Ari da gerturatzen Euskaraldiaren laugarren edizioa, maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko dena. Hori horrela, parte hartu nahi duten pertsonek zein entitateek izena emateko aukera dute.
Entitateen izen emateak badarama denboratxo bat zabalik, eta pasa den larunbatean, hilak 15, norbanakoen izen-ematea ireki zen. Ordutik eta ariketa amaitzen den arte egongo da izena emateko aukera. Izen-ematea Euskaraldiaren webgunean egin behar da, eta nahi izanez gero, bertan daude aurtengo edizioaren nondik norakoak eta informazioa, baita ekitaldiaren inguruko berriak ere.
Aurrez aurre izena emateko aukerak ere egongo dira, Euskaraldiko Batzordekideok kalean jarriko ditugun mahaietan. Hainbat egun izango dira, eta horietatik lehenengoa Euskaraldiko Gune Ibiltaria izango da: Martxoaren 27an (osteguna), Toribio Etxebarria kalean egongo gara 17:30etik 20:30ak arte. Hurbildu zaitezte eta eman izena bertan!
Elkar mugituz egingo dugu!