Eibarko Udala
Errenta aitorpena

Errenta aitorpena euskaraz, zure aukera da!

2025/04/10
Kartela

Dagoeneko ireki da 2024ko errenta aitorpena egiteko epea. Eibarko Udalak, eta Akebaiko ekipoa osatzen dugun partaide guztiok, herritarrak animatu nahi ditugu tramiteak euskaraz egitera.

Azken urteetan, gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten eibartarren kopuruak. 2023ko kanpainan 1.727 izan ziren. Ea oraingoan 2.000ra iristen garen!